Etxebizitza-premiak ezagutzeko inkesta

Anboto 2009ko urr. 22a, 12:49

Herriko etxebizitza beharren inkestagarekin batera,alokairuko etxebizitzen errolda egingo du Udalak. Errentan emateko etxebizitzen zerrenda ahalik eta eguneratuena izan dadila gura du.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) aurten jarriko dutenez indarrean, babes ofizialeko etxebizitzak garatzen hasi aurretik hurrengo lau urteotan egon daitezkeen premiak ezagutu gura ditu Udalak. Behar hori ezagutzeko inkesta banatuko dute, laster, Guzurmaiko aldizkariarekin batera.

Herritarrek orria bete eta Udaletxera eroan beharko dute. Galdetegi horrekin alokairuan dauden etxebizitzen errolda ere egin gura dute. Udal arduradunek jakitera eman dutenez, jende asko joaten da Udaletxera alokairuan dauden etxebizitzen gaineko informazio eske. “Errentan emateko etxeen zerrenda eguneratuz gero, Udalak bitartekari lana egin ahalko luke, errentan hartu gura duena eta etxearen jabea hartu-emanean jarriz”, azaldu dute udal arduradunek. “Eskertuko genuke etxea errentan emandako  herritarrek ere inkesta betetzea, zerrenda osatuena egin dezagun”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!