Margo Lehiaketa antolatuko dute etzi, euskarri eta teknika librean

Anboto 2009ko urr. 16a, 14:56

Igandean XXI. Margo Lehiaketa antolatuko dute Otxandion. Neurriak, euskarria eta teknika norberak aukeratu ahal izango ditu. Parte-hartzaileek euskarriak zigilatu egin beharko dituzte, 09:00etatik 10:00etara, Udaletxean. Ondoren, lanak 15:00ak baino lehenago aurkeztu beharko dira toki berean.

Gaia librea da. Baldintza bakarra lana lau haizetara eta Otxandion egitea da; herrigunean zein inguruetan.  Sari banaketa 17:30ean egingo dute.

Irabazleak 700 euro irabaziko ditu, bigarrenak 500 euro eta hirugarrenak 350 euro. Herriko margolari onenak 200 euro jasoko ditu. Aurkezten diren lanekin salmenta-erakusketa egingo dute. Saritutako lanak Udalaren jabetzara pasatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!