Lau umegaz zabaldu du atea haurtzaindegi berriak

Anboto 2009ko urr. 8a, 11:02

Astelehenean zabaldu zuten lehenengoz haurtzaindegi berria. Lau ume daude oraingoz: urtea bete gabeko bi, eta 1-2 urte arteko beste bi. 21 umerentzako tokia dutenez, interesatuta dagoen gurasoak behar duenean eman dezake izena.

otxandio1.jpgHaurtzaindegia 07:30etik 16:00etara dago zabalik. Gurasoen eskakizunak kontuan hartuta erabaki dute ordutegi hori. Umeak adin tarteen arabera, gela bitan banatuko dituzte. Hala ere, oraingoz lau ume daudenez, denak gela bakarrean batzea erabaki dute. Horiek zaintzeko monitore bi daude. Ana Aranzabal monitore eta koordinatzaileak azaldu digunez, “gurasoei asko gustatu zaie haurtzaindegia zelan geratu den atonduta”.

Umeentzako gela bakoitzak logela bana dauka. Horrez gainera, haurtzaindegiak psikomotrizitate gela, sukalde-jangela, bulegoa eta komunak ditu; gela bien artean beste sukalde txiki bat ere badauka, esaterako, esnea berotzeko erabiltzen dutena.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!