Bikan enpresak konponduko du San Martin ingurua

Anboto 2009ko urr. 2a, 09:22

San Martingo baseliza ingurua konpontzeko lanak esleitu zituzten joan zen astean. Udalak Bikan enpresaren esku utzi du obra zibileko lanen ardura, Aritz Otxandiano alkateak azaldu duenez. Sarrera konpontzea eta haizetara dagoen bolatokia atontzea da proiektuaren helburua. Egitasmoa gauzatzeko, enpresak 75.000 euro jasoko ditu.

Inguru hori konpontzerakoan, landare berriak jarriko dituztela jakinarazi du alkateak. Herriko jaietan pagadi horretan antolatzen den bazkarian hainbat lagun biltzen denez, inguru hori “txukundu” gura dute. Ondoko lursaila erosi du Udalak, pagadia handituz gune zabalagoa edukitzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!