Jose Luis Kortak Basaguren jatetxean ospatu du Kontxako banderako garaipena

Anboto 2009ko ira. 30a, 13:17

Joan zen ostiralean Jose Luis Korta Kaiku arraun taldeko entrenatzaileak Otxandioko Basaguren jatetxean bazkaldu zuen, bertako jabeek gonbidatuta. Aspalditik elkar ezagutzen dute, Korta Orioko entrenatzailea zen sasoitik.

Kontxako banderaren lehen tanda jokatu ondoren Kortari deitu zioten zorte ona opatzeko –bost segundo aldea atera zuen Kaikuk- eta irabazten bazuen garaipena Basaguren jatetxean ospatu zezan gonbita luzatzeko. Kortak baietz erantzun zien, irabazten bazuen gustura joango zela. Hitzeko gizona dela erakutsiz etorri zen Otxandiora, Kontxako bandera eta guzti etorri ere. “Oriorekin entrenatzera Legutiora joaten nintzen sasoitik ezagutzen ditut. Badira 15 urte, gutxienez. Esker oneko nago gonbidatu nautelako. Gainera ezin hobeto jan dugu. Ezin dut gehiago eskatu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!