Ludoteka eta udalekuak Udalaren esku

Anboto 2009ko ira. 28a, 09:02

Udaleku zerbitzuaren ardura bere gain hartzea erabaki du Otxandioko Udalak. Orain arte zerbitzu hori guraso elkarteak hartu izan du bere gain, baina Udalari ardura hori hartzeko eskaera egin diote. Zerbitzu hori Ludotekarekin batera kudeatuko du Udalak. Udalekuak uztailaren lehenengo hamabostaldian antolatzen dituzte herrian, jaien aurretik. Goizeko 10:00etatik 13:00etara hainbat ekintza prestatzen dituzte eskolan oporrak hartu dituzten ume eta gazteentzat. Irteeraren bat ere egiten dutela azaldu digute. Begiraleak herriko gazteak izaten dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!