Datorren astean hasiko ditu Zabaldu enpresak Urbiribilgo lanak

Anboto 2009ko ira. 11a, 14:30

Udalak Zabaldu enpresari esleitu zizkion herenegun Urbiribil ingurua aisialdi gune izan dadin egokitzeko lanak. Datorren astean hasiko dituzte, eta hiru hileren barruan amaitzea da asmoa. Lanak burutzera 266.000 euroko diru-atala bideratu dute.

Urbiribilen parke bat zegoen lehenago. Urteak joan ahala zonalde hura zaharkituta geratu da. Oraindik hantxe daude sasoi batean ipinitako jarlekuak, baina belarrak ia erabat estali du erreka ondoko eremua.

Beraz, jarleku luze eta berri bat ipiniko dute, eta tarteka kale argiak ere bai. Ondoren, zuhaitzak landatuko dituzte eta erreka inguru osoa berreskuratuko dute. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!