Trafikoa mugatuko dute Mañerrota-Basogai artean

Anboto 2009ko ira. 2a, 08:41

Udalak herri barruko ibilgailuen jariotasuna mugatu nahi du. Aurretik alde zaharrean egin zuten moduan, etorkizunean Elizoste ingurua, Mañerrota eta Basogai arteko tartea zehazki, pibote hidraulikoekin itxiko dute. Gune horretako bizilagunak ONA txartelaren bidez sartu ahalko dira. Horrekin batera, ibilgailua uzteko hiru aparkaleku berri egingo dituzte. Lan horiek 650.000 euroko inbertsioa eskatuko duela aurreikusi dute. Oraindik, baina, ez dute hori guztia -ordutegiak, zamalanak…- erregulatuko duen ordenantzarik garatu.

Otxandio_barrua.JPGHiru aparkalekuetatik bat dagoeneko eginda dago, Elizabarriko biribilgune inguruan dagoena, hain zuzen. Bigarrena igerilekuaren ondoan egingo dute eta, hirugarrena, Iturrizar etorbidean, etxebizitza sozialak eraiki diren eremuan. Gainera, Elizabarriko aparkalekutik herri barruko errepiderako tartea bidegorriarekin lotuko dute.

 Aparkalekuak “toki klabeetan egingo dira”, dio Aritz Otxandiano alkateak: “Zeanuritik, Gasteiztik eta Durangotik datozenek eskura edukiko dituzte. Handik herriko plaza nagusira bost minutu baino gutxiago daude”.

Lan horiek guztiak lau fasetan burutuko dituzte: ONA txartelaren gestioak eta pibote hidraulikoak jartzeak 275.000 euro eskatzen ditu; aparkaleku biek  345.000 euro Elizabarriko bidegorriak 30.000 euro.

Aldundira eskatu duten diru-laguntza gehienez 100.000 eurokoa da. Dirua jasoz gero 2010. urtea amaitu baino arinago gastatu beharko lukete eta lehen fasearekin hasiko lirateke (pibote hidraulikoak jartzen). Urtea amaitu aurretik erantzuna jasotzea espero dute.

Turismo plana

Asmo horiek guztiak Turismo Planaren zati dira. Turismoa erakartzeko egitasmoa garatu aurretik pentsatuta egon behar da trafikoa zelan bideratu: “Otxandio herri txikia da eta kotxeen erabilera sarritan ez dago justifikatuta. Gune batzuk erdipeatonal geratzea gura dugu. Gune horietako herri diseinuan oinezkoek ibilgailuek  baino garrantzia handiagoa daukate ”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!