San Martin ermita inguruko pagadia handituko dute

Anboto 2009ko abu. 26a, 14:19

San Martin ermita inguruan hainbat lan burutuko du Udalak. Batetik, inguru hura dotoretzen duen pagadia handituko dute. Bestetik, ermitarako sarrera hobetu eta bolatokia konponduko dituzte. Lanak iralean zehar esleituko dituzte eta urte amaierarako bukatuta egotea itxaroten dute. Obra zibilak 86.000 euroko aurrekontua dauka.

Santamañetan bazkari herrikoia egiten dute San Martingo pagadian. Pasealarien ohiko jomuga ere badira inguru horiek. Horregatik, lur-jabe batekin permuta egin eta pagoak landatuko dituzte. Horrekin batera, pagadiko biodibertsitatea hobetzeko lanak ere egingo dituzte: landare inbaditzaileak moztu, ingurua garbitu… Horretarako, Aldundira diru-launtza eskaera egin dute.

Sarrera eta bolatokia

Bestalde, orain ermitara dagoen sarrerak pagadia erditik mozten duenez, atzeko aldetik sarrera berria egingo diote. Inguru naturala da eta beraz ez dute asfaltatuko, baina baliteke hartxintxarra botatzea. Horrekin batera, ermita ondoko bolatokia ere konponduko dute. Egurra ustelduta dauka eta beharrezkoa da ordezkatzea. Ermita bera ez dute ikutuko, oraintsu ere eraberritze lanak burutu dituztelako bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!