SGAEk 11.000 euro eskatu dizkio Udalari

Anboto 2009ko uzt. 10a, 15:20

Herriko jaietan, auzokoetan eta hainbat kultur ekitalditan ipinitako musikaren autore eskubideak eskatu dizkio SGAEk Udalari. Bidalitako fakturak 2005, 2006 eta 2007koak dira: 11.000 euro, guztira. Ika-mikak auzitegian amaitu du, eta merkataritza-arloko epaitegiak SGAEri eman zion arrazoia, jurisprudentzia euren aldekoa delako. Udalak Probintzia Auzitegira errekurritu zuen kasua orain hile bi, eta oraindik ez dute sententziarik atera.

Udalak SGAEri sarritan esan dio herriko jaiak zein bestelako hainbat ekitaldi herriko elkarteek antolatzen dituztela, ez Udalak, eta, beraz, elkarte horien erantzukizuna dela, ez Udalarena. Esaterako, herriko jaiak antolatzeko ardura Santamaña kultur elkarteak dauka, eta Mekoletako jaiak antolatzekoa, berriz, Arkotxe kultur elkarteak. Udalak diru atal bat ematen die elkarteei, eta beraiek arduratzen dira antolakuntzaz. SGAEk, baina, Udalari zuzendu dizkio fakturak.

Elkarteak SGAErekin hitz egiten

Azken aldian, bai Arkotxe bai Santa Maña SGAErekin hitz egiten  dabiltza, 2005etik 2008ra bitarteko fakturen inguruan. Izan ere, aurkeztutako fakturak gehiegizkoak direla diote, eta ordaindu beharreko kantitateak zenbatekoak izan behar diren adostu guran dabiltza.

Dena dela, Udalaren kezka nagusia ez da erantzukizunen jatorria, herrian antolatzen diren ekitaldi ia guztietako faktura heltzen zaiela baino: Udaberri Jaikoa, txistularien kontzertukoa, Bertso-kanta afarikoa (Anje Duhaldek eskaini zuen kontzertua). “Ekitaldi denena ailegatzen zaigu, lagun artekoak izan arren, eta gehiegizkoa deritzogu”, diqo Aritz Otxandiano alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!