Urbiribil ingurua aisialdi gune moduan egokituko dute

Anboto 2009ko uzt. 3a, 09:01

Uribarrena kalearen amaieran, zubia pasatu eta ezkerretara errekaren ertzean dagoen ingurua, Urbiribil moduan ezagutzen dena, aisialdirako gune izan dadin egokituko dute. 266.000 euro dituzte asmoa burutzeko. Lanak irailean hasi eta hiru hileren buruan amaitu nahi dituzte.

Urbiribilen parke bat zegoen lehenago. Oraindik hantxe daude jarlekuak, baina erabat zahartuta eta belarrak janda. Zonalde hori errekuperatu egin nahi du Udalak. Lehengo bidetik landara sarrerak egingo dituzte, irisgarritasun neurriak errespetatuz. Hantxe bertan alde batetik besterako jesarleku luze bat jarriko dute. Tarteka kale argiak ere jarriko dituzte. Ez dago azpiegiturarik eraman beharrik, lehendik ere badagoelako.

Erreka ondoa berreskuratu

Ondoren, zonaldea garbitu eta platanondoak eta bestelako zuhaitzak landatuko dituzte, ingurua edertu eta itzala eman dezan. Era berean, erreka ingurua berreskuratuko dute. Ingurugiroa errespetatuz, bazterrak garbituko dituzte eta eusteko horma eraiki.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!