Eguneko azken autobusa ez dute orduz aurreratuko

Anboto 2009ko eka. 25a, 11:13

Gasteiztik Durangorako autobus zerbitzuaren ardura daukan Continental enpresak norabide bietako eguneko azken autobusa ordubete aurreratu nahi zuen, baina, herritarren ekimenaren ondorioz, ez dute aurreratuko, ez oraindik behinik behin. Continentalen asmoen berri jakitean, herritarrek sinadurak batu zituzten, eta Arabako Aldundiak aintzat hartu du otxandiarren eskaera.

Gasteiztik Durangorako azken autobusa 21:00etan pasatzen da Otxandiotik; Durangotik Gasteizerakoa, berriz, 22:00etan. Ekain hasieratik aurrera, azken autobus hori ordubete aurreratu nahi zuen Continentalek. Horrek otxandiarrek joan-etorrietarako duten eskaintza gehiago mugatuko luke.

Horregaitik, herritarrek sinadurak batu eta udaletxean aurkeztu zituzten maiatz amaieran. Udalak Arabako eta Bizkaiko Aldundira bideratu zituen, eta Arabakoa egin zen kargu, euren eskumena delako.  Aldundiak Continentali esan zion, eurekin adostu barik ezin dutela inolako aldaketarik egin. Beraz, oraingoz betiko ordutegia dago indarrean. 

Haritz Otxandiano alkatea ere azken autobusa ordubete aurreratzearen kontra agertu da, beharrezko ikusten duelako autobusak ahalik eta maiztasun handiena mantentzea: “Lehen  maiztasun eskasa daukagu, eta ordubete aurreratuz gero okerragoa izango da; joan-etorriak gehiago mugatuko lituzke. Horregaitik, geu ere aldaketaren kontra gaude”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!