Jai giroa nagusi Mekoletan

Anboto 2009ko eka. 4a, 16:24

Gazte Itzal eta Skovers taldeek eskainitako kontzertuarekin hasiko dituzte, bihar, ekainaren 5ean, San Bernabe jaiak Otxandioko Mekoleta auzoan. Jai giroa nagusituko da egunotan.

Gazte Itzal eta Skovers taldeek eskainitako kontzertuarekin hasiko dituzte, bihar, ekainaren 5ean, San Bernabe jaiak Otxandioko Mekoleta auzoan. Jai giroa nagusituko da egunotan.

Urduri dantza taldearen saioarekin abiatuko dira zapaturako antolatutako ekitaldiak, eta dantza ekitaldia amaituta Elvi sabeliztunak jardungo du. Ez Dok Hiru-Bikoteatroaren Euskarazetamol antzerki ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izango dute bertaratuko direnek.

Balerdi Erdi eta Bizardunak taldeek kontzertua eman  aurretik, IV. Bertso Baserri bira izango da, zapatuan, Mekoletan. Ekainaren 11 da San Bernabe Eguna. Jai Batzordeak antolatuta, meza eta luntxa izango dira 13:00etan, eta 17:00etan briska eta mus txapelketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!