Durangaldeko Gaztetxeak AHTaren aurkako jaialdian

Anboto 2009ko mai. 28a, 14:45

Durangaldeko zazpi gaztetxeek 'Partida ez da bukatu' kanpainari amaiera emango diote, larunbatean, Otxandion. "Gaztetxeen defentsan eta AHTaren aurka" egitarau zabala antolatu dute. Goizeko 11:30ean Durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladen inguruan eztabaidatuko dute. Eguerdian, trikipoteoa egingo dute herriko tabernetan. Jarraian, bertaratzen direnak herri-bazkarian elkartuko dira. Bazkalostean, monologoa izango dute. Arratsaldeko 18:30ean Gaztetxeak defendatuz AHT gelditu goiburuagaz kalejira antolatuko dute, eta ondoren ekitaldia egingo dute.

Durangaldeko zazpi gaztetxeek Partida ez da bukatu kanpainari amaiera emango diote, larunbatean, Otxandion. "Gaztetxeen defentsan eta AHTaren aurka" egitarau zabala antolatu dute. Goizeko 11:30ean Durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladen inguruan eztabaidatuko dute. Eguerdian, trikipoteoa egingo dute herriko tabernetan. Jarraian, bertaratzen direnak herri-bazkarian elkartuko dira. Bazkalostean, monologoa izango dute. Arratsaldeko 18:30ean Gaztetxeak defendatuz AHT gelditu goiburuagaz kalejira antolatuko dute, eta ondoren ekitaldia egingo dute.
 
Iluntzean ‘Playback gaztetxeroa’ izango da oholtza gainean, eta eguna behar den moduan amaitzeko, musika kontzertuak plazan, Desperdicio, Halbstarke eta Disorders taldeekin. Erromeriarik ere ez da faltako. Gaztetxean Delirium Tren Ez! eta DJ Jean Pierre arituko dira.
Jaialdiaren aurkezpen-ekitaldian azaldu dutenez, herri askotan “okupaziorako hautua” egin dute, “autogestioarekin aurrera eginez”. Gazte asanbladek, “oztopoak oztopo”, eskualdean antolatutako ekimenak ere gogora ekarri dituzte, eta gazteei, maiatzaren 30ean, Otxandion antolatuko duten jaialdian parte hartzeko deia egin diete.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!