Krisiari buruzko azken berbaldia maiatzaren 29an Kultur Etxean

Anboto 2009ko mai. 20a, 10:55

'Hiru aukera krisia ulertzeko' kanpainako azken berbaldia antolatuko dute Kementsu elkarteak eta Gazte Asanbladak maiatzaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean. 'Gizarte eredu honek badu alternatibarik?' galderari erantzuten saiatuko dira Jon Sarasua, Nekane Jurado eta Gorka Bueno hizlariak.

Hiru aukera krisia ulertzeko kanpainako azken berbaldia antolatuko dute Kementsu elkarteak eta Gazte Asanbladak maiatzaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean. Gizarte eredu honek badu alternatibarik? galderari erantzuten saiatuko dira Jon Sarasua, Nekane Jurado eta Gorka Bueno hizlariak.

Antolatzaileen berbetan, “hitzaldi-sorta honen helburua krisi ekonomikoa zergatik sortu den, zer ondorio dituen eta gizarte eredu honek alternatibarik baduen hausnartzea da”.  Udaleko Kultura Sailaren laguntza jaso duen ekimena martxoan jarri zuten martxan krisiaren arrazoien inguruko hitzaldiarekin. Apirilekoan krisiak sortutako lan eta gizarte egoera aztertu zuten. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!