Haurtzaindegian izena emoteko epea maiatzaren 4an zabalduko dute

Anboto 2009ko api. 22a, 10:49

Herri-eskolan haurtzaindegia eta gimnasioa hartuko dituen eraikin berriko lanak “epeen barruan” burutzen dihardutela azaldu dute udal ordezkariek. Aurreikuspenak betetzen badira, lanak uztailerako amaituta urrian zerbitzu berria martxan jartzea itxaroten dutela jakitera eman du Santi Uribe zinegotziak. Izena emateko orria Udaletxean bete beharko da maiatzaren 4tik 15era.

Herri-eskolan haurtzaindegia eta gimnasioa hartuko dituen eraikin berriko lanak “epeen barruan” burutzen dihardutela azaldu dute udal ordezkariek. Aurreikuspenak betetzen badira, lanak uztailerako amaitzea itxaroten dutela jakitera eman du Santi Uribe zinegotziak. Lanak amaitzerakoan, tramitazio guztia egin behar denez, urrirako haurtzaindegi zerbitzua martxan jartzea aurreikusi dabe.

Haurtzaindegian izena emateko epea maiatzaren 4tik 15era bitartean zabalduko dute Udaletxean. Zerbitzu honi buruzko triptikoarekin batera izena emateko orria ere bertan izango da eskuragarri.

Eraikin berria 600 metro koadro inguruko solairu bakarrekoa da. Ikastetxerako gimnasioak eta aldagelek 280 metro koadro hartuko dituzte, eta haurtzaindegiak, barriz, 320 metro koadro.

Denetara, ia milioi bat euroko inbertsioa egin dute. Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik 495.000 euroko diru-laguntza jaso dute. Azaroan ekin zieten lanen berezitasun nagusietako bat Haurreskolak izango dauen energia iturria geotermia sisteman oinarritutakoa izatea da.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!