Udaberri Jaia egun osoko egitarauarekin ospatuko dute

Anboto 2009ko api. 17a, 09:12

Otxandioko Gazte Asanbladak eta tabernariek udaberriari ongietorria emateko jaia antolatuko dute biharko, apirilaren 18rako. Goiz guztian zehar Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladei buruzko erakusketa ikusgai izango da plazan, eta 12:00etan gai horren inguruko eztabaida egingo dute.

13:30ean hasiko den trikipoteoari  Gaztetxean egingo duten bazkariak  lekukoa hartuko dio. Bazkarian parte hartzeko txartelak hainbat tabernatan salgai jarri dituzte, 8 euroren truke.
Arratsaldean gaztetxe eta gazte asanbladen defentsan herriko kaleak zeharkatuko dituen  kalejirak Zornotzako Zaparrada batukada izango du bidelagun. 19:00etatik aurrera batukada saioa izango da.

Musikak egun osoko egitaraua borobilduko dau. 23:30ean Póg Mo Thón talde mungiarrak kontzertua eskainiko du plazan. Oztopo guztien gainetik kaleratutako azken lana aurkeztu dute  Markel, Beñat, Juanma eta Julen taldekideek. Jarraian, Akerbeltz taldearen erromeriak Udaberri  Jaiari aurtengoagaitik amaiera emango dio.  Egun osoko egitaraua Gazte Asanbladak antolatuko du, eta kontzertu eta erromeriaz tabernariak arduratu dira.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!