Herriko euskara jasotzeko lana bultzatuko du Udalak

Anboto 2009ko api. 2a, 09:46

Otxandioko euskara jasotzeko lana bultzatuko du Udalak, Eusko Ikaskuntzarekin sinatuta daukan hitzarmenaren barruan. Bertako berbaera zaindu eta ezagutzera emateko kezka “aspaldikoa” dela azaldu du Aritz Otxandiano alkateak, “hitanoa, adibidez, galtzeko arriskuan dago-eta”.

Otxandioko euskara jasotzeko lana bultzatuko du Udalak, Eusko Ikaskuntzarekin sinatuta daukan hitzarmenaren barruan. Bertako berbaera zaindu eta ezagutzera emateko kezka “aspaldikoa” dela azaldu du Aritz Otxandiano alkateak, “hitanoa, adibidez, galtzeko arriskuan dago-eta”. Otxandioko berbaera jasotzeko lanak fase bi edukiko ditu. Lehenengoan, adineko zenbait otxandiar elkarrizketatuko dituzte. Dagoeneko, Udalaren azkenengo Osoko Bilkurak lan hori onartu du eta hamabi hileko iraupena edukiko du. Horren emaitzak liburu batean eta ikus-entzunezko CD batean argitara emango dituzte. Aurrerago, herriko berbaera jasotzeko lanaren bigarren fasean hain zuzen ere, Otxandioko euskararen bilakaera aztertuko dute.

Herriaren berbaera
Euskarak herria antolatu eta belaunaldiz belaunaldiko nortasuna finkatu du. Otxandioko idazle Felipe Arrese Beitiaren olerkiek hizkuntza bera herri nortasunarekin lotzen zuten: “Baldin euskera bizitzen ez bada hiltzat daukadaz foruak” (Ama euskereari azken agurrak, 1879).   
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!