1,95 milioi euroko udal kontua onartu dute

Anboto 2009ko ots. 4a, 15:26

Udalaren oreka ekonomikoan eragin du sarrera arruntak gutxitu izanak, marjinak murriztera inbertsioetarako diru gutxiago izanik. Hala ere, 1,95 milioi euro batzen dituen udal aurrekontua onartu dute aho batez.

Udalaren oreka ekonomikoan eragin du sarrera arruntak gutxitu izanak,  marjinak murriztera inbertsioetarako diru gutxiago izanik. Hala ere, 1,95 milioi euro batzen dituen udal aurrekontua onartu dute aho batez.

Aritz Otxandiano alkatearen berbetan, aurrekontu “bideragarria” lotu dute, “ahalegin handia” eginez, eta, ohi denez inbertsio atalik dirutsuenak laguntzei lotuta daudela gaineratu du.

Urbiribil (230.000) eta San Martin inguruak(125.000) zaharberritzeko erabiliko da diru gehien. Ingurugiro balioak indartu eta ondare kultural-naturala berreskuratzeko, hurrenez hurren.

Ura eta energia

Bestalde, emakumeen egoerari buruzko diagnosia egingo dute, arlo horretan jorratu beharreko bidea zehazten laguntzeko. Uraren kudeaketa ikuspegi orokor eta integraletik lantzeko dirua ere gorde dute. Herriko aukera energetikoen aurrediagnosia egitera, berriz, 6.000 euro bideratuko dituzte, energia iturri berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa bultzatuz.

Gastu arruntaren barruan, bestalde, gune berdeen mantenurako atal berria (36.000) sortu dute; lehiaketa publikoan jarriko dute. Aitatzekoa da mantenimendu urbanistikorako atala gehitu dutela ere (45. 000 euro).  

Inbertsino nagusiak

Urbiribil 
230.000
San Martin125.000
Seinalizazinoa eta panel digitala plazan120.000
Urtegi inguruko bidegorria  
60.000
Gaztetxea    
35.000
Buzoiak auzoetan  
13.825
Diagnosia emakumeen egoerari buruz 
12.000
Beka: Memoria historikoa12.000
Uraren kudeaketa estrategia12.000
Andikona plazako egitasmoa    12.000



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!