Plazatik Kultur Etxera doan zatia atonduko da

Anboto 2009ko urt. 29a, 13:12

Espainiako Gobernuak Tokiko Inbertsioen Estatu Fondoetarako errege dekretuan batutako diru-laguntza jasotzeko egitasmoa landu eta onartu du Udalak. Denera, Otxandiori 209.000 euro dagozkio, eta hori aintzat hartuta, Kultur Etxearen eta Enparantza Nagusiaren artean dagoen ingurua konpondu gura dute.

Egitasmoa aho batez onartu dute azken udalbatzarrean. Aritz Otxandiano alkateak zehaztu duenez, Bolatokiaren, Pasealekuaren, Kultur Etxearen eta Vulcano iturriaren artean dagoen zatia urbanizatu gura dute; orain hartxintxarra dago bertan. Espainiako Gobernutik eratorritako laguntzak urte honen barruan garatzeko herri-lanak aurrera ateratzeko dira;  %100eko laguntza izango dute inbertsiook onartzen badira. Besteak beste, lanpostuak sortuko dituen herri-lanak izan behar dira, eta urteko aurrekontuan jasota ez daudenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!