Nestor Basterretxearen eskultura jarriko dute Andikonan

Anboto 2009ko urt. 21a, 17:27

2011ko uztailaren 22an Otxandio bonbardatu zutela 75 urte beteko dira. Urtemuga hori gogora ekarri guran, Nestor Basterretxeari (Bermeo, 1924) Andikona plazan jartzeko eskultura sortzea proposatu dio Udalak. Orain hile bi eskultoreak bere obra biren zirriborroak aurkeztu zituen, eta Udalak bietako bat aukeratu ondoren, maketa egiteari ekin dio.

Herriak bonbardaketaren ondorioak gogoan dituela azaltzeko, eskultore ezaguna Santamañetan Andikonako omenaldira gonbidatu zuten iaz. Udal ordezkarien esanetan, “Basterretxeak hunkituta entzun zituen musika bandaren abestiak bonbek hildako otxandiarren izenak irakurtzen zituzten bitartean”. Gaineratu dutenez, bere familiak Otxandiorekin daukan lotura dela-eta, “ilusio handiarekin” hartu du enkargua. Izan ere, artistaren aitita-amamak errementari izan ziren Otxandion. Basterretxeak lau urte ingururekin Otxandion uda pasatu izanaren oroitzapena ere ez ei du ahaztu. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!