Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunaren haritik, ‘Euskararen barikuak’ ekimena jarri du martxan Udaleko Euskara Batzordeak Otxandioko Gaztetxearekin elkarlanean. Joan zen barikuko bertso-afariarekin abiatu zuten ekitaldi sorta.
Abenduaren 5ean izango dute hurrengo hitzordua. Kulki taldearekin umeen baserriko jolasak izango dira, frontoian, 16:30ean hasita; txokolatea ere banatuko dute. Hilaren 19an, Euskara sencilloaren manifestua antzezlana izango da ikusgai, Gaztetxean, 19:00etan. Euskararen erabilera sustatzeko hainbat dira eratutako ekitaldiak, urtea amaitzera doan honetan horretara “motibatu” gura izan dute, Euskararen Eguna aintzat hartuz.