Urriaren 22an aurreikusi zuen Bizkaiko Foru Aldundiak Otxandiotik Dimara doan BI-2543 errepidea zabaltzea. Hala ere, oraindino gainegitura eraiki eta hobetzeko lanetan jarraitzen dute, eta ez dute zabaltzerik izan.
Aldi baterako enpresa elkarte batek daramatza lanak, Pavimentos de Vizcaya S.A. eta Asfaltos Uribe S.A. enpresek osotutakoa, eta, guztira, 5,84 milioi euroko aurrekontua dute. Errepideak orain daukan trazatuan eraginik ez duten beharrok hainbat jarduera jasotzen dituzte BI-2543 errepidean. Zirkulatzeko “erosotasuna” eta “segurtasuna” hobetzea dute helburu lanok, Foru Aldundiak azaldu duenez.