Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik 495.000 euroko diru-laguntza jaso du Udalak. Azken udalbatzarrak lur-trukea onartu zuen eraikin berrirako lur zatia lortzeko.
Eraikin berriak 500 metro koadroko solairu bakarra izango du, eta ikastetxerako gimnasioa eta aldagelak (370 bat m2) eta haurtzaindegi publikoa (268 bat m2) batuko dituzte. Herri-eskola txiki geratzen hasita zegoela-eta egin zuen Udalak proposamena Hezkuntza Sailean. Eraikin barri horretan berokuntza sistema geotermikoa erabiliko dute. Orain dihardute lotzen behin betiko egitasmoa, eta lanak enkantean laster ipini gura dituzte, Aritz Otxandiano alkateak azaldu duenez. Horretarako, 180.000 euroko inbertsioa egitea aurreikusi dute. Lurzoruan 200 metrora sartutako sonda baten bitartez, lurrak berak emandako berotasuna erabiltzea du oinarri energia geotermikoak, udal arduradunek azaldu duten moduan.
Udalhitz-i atxikitu dira
Bestalde, 2008-2010 urteetarako Euskadiko Udal Administrazioetako langileriaren enplegu baldintzak araupetzen dituen Udahiltz lan-hitzarmenari atxikitzea onartu dute, aho batez.