Pasealekua, plaza eta bolatokia berriztatu gura dituzte

Anboto 2008ko urr. 29a, 14:13

Bolatokia eta pasealekua berriztatzeko lanak egin gura ditu Udalak; hala ere, horretarako bai Bizkaiko Foru Aldundiaren bai Eusko Jaurlaritzaren laguntasuna behar dute udal arduradunek. Landu guran duten egitasmoak Enparantza Nagusia konpontzeko lanak ere jasoko lituzke.

Bolatokia eta pasealekua berriztatzeko lanak egin gura ditu Udalak; hala ere, horretarako bai Bizkaiko Foru Aldundiaren bai Eusko Jaurlaritzaren laguntasuna behar dute udal arduradunek. Landu guran duten egitasmoak Enparantza Nagusia konpontzeko lanak ere jasoko lituzke.

BOLATOKIAOTXANDIO_copia.jpgProiektua egitea onartu berri du udalbatzarrak, eta hori arautuko duen baldintza orria ere bai.
Pasealekuari dagokionez, teilatua konpondu gura du Udalak, eta argiztapen berria jarri. Bola-tokia, bestalde, kristalera batekin itxi gura dute, horren aurrealdean den zintarria zabaldu ez eze. Hobetze lanokin batera, bolatokiaren aurrealdeko parkea ere konpondu gura dute, eta txintxaunak jarri.

Denera 1,5 milioi euroko inbertsioa eskatuko luken egitasmoak Enparantza Nagusia berriztatzea ere jaso dezan dute helburu udal arduradunek.

Hala ere, erakundeen eskutik laguntasuna lortuz gero eta egitasmoa “ekonomikoki bideragarria” dela segurtatuta egingo dute aurrera egitasmoarekin. Diru-laguntzak eskatu ditu Udalak, bai Foru Aldundian bai Eusko Jaurlaritzan, baina, oraindino ez dute idatzizko erantzunik jaso, herriko agintariek eurek jakitera eman dutenez.

Pasealekua aurten

Dena dela, Pasealekua berriztatzeko lanak aurten emango ditu Udalak; 60.000 euro aurreikusi dituzte. “Bideragarriak” badira, gero etorriko dira gainerako hobekuntzak. “Zatika egin beharko dugu segurutik, baina zehazteko dago zelan egin, zenbateko diru-laguntza jasoko dugun jakin arte”, dio Aritz Otxandiano alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!