Olioa batzeko edukiontzi finkoa jarriko dute azaroa eta abendua bitartean. Hala eman dute jakitera udal arduradunek. San Martoi kalean ipiniko dute eta hileroko jasoko dute berton batutako olioa. Urtean 1.400 euroko inbertsioa eskatuko du horrek.
Herrigunean eta Mekoletan, hileko lehenengo martitzenetan jasotzen dute olioa, oraindino be, Rafrinor enpresaren bitartez emandako zerbitzuari esker; Udalak urtean 3.800 euro bideratzen ditu horretara.
“Bideragarria” delakoan
Hala ere, herrigunean, edukiontzi finko bakarra jartzea adostu dute udal arduradunek: “Egunero, gauez zein egunez, egongo da aukera bertara olioa botatzeko, eta Mekoletakoek ere ez dute arazorik izango, herrigunera ere etortzen dira-eta”. Neurria “bideragarria” delakoan dagoz, ikusteko dagoela aitortu arren. Olio-batzea ondo joango delakoan dagoz, eta dirua aurreztuko dutelakoan.
Rafrinor enpresa arduratuko da edukiontzia ipini eta husteaz: “Hilero etorriko dira, printzipioz. Ikusiko dugu, baina, zelan doan dena eta sarriago etortzea beharrezkoa ote den”. Edozelako ontzitan bota daiteke olioa edukiontzian.