Hamar artista margo lehiaketan

Anboto 2008ko urr. 21a, 10:48

Bilboko Carlos Espiga Alonsok irabazi zuen Otxandioko XX. Margo Lehiaketa; 700 euro poltsikoratu zituen.

margolehiaketaotxandio08_copia.jpgBilboko Carlos Espiga Alonsok irabazi zuen Otxandioko XX. Margo Lehiaketa; 700 euro poltsikoratu zituen.

Bigarren izan zen Sondikako Paola de Miguel Sanchez (Sondika), 500 euroko saria lortuz, eta 3. Raimundo Argos Martinez (Bilbo), 350 euro irabaziz. 200 euroko “herriko onena”-ren saria, berriz, Oihane Sanchez Bengoak eskuratu zuen.

Denera, 10 lagunek parte hartu dute edizio honetan; beste margo lehiaketarik ere egon da asteburuan eta horrek ere parte-hartzean eragina izaten ei du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!