Aurten, hogeigarrenez egingo dute Margo Lehiaketa; asteburuan izango da. Domekan, urriaren 19an, egingo dute, eta irabazleak 700 euroko saria lortuko du. Bigarren geratzen denak 500 euro lortuko ditu, eta 350 euro hirugarrenak. Horrezaz gainera, herriko onenarentzat ere gorde dute 200 euroko saria.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzarekin antolatu ohi du Udalak Margo Lehiaketa, hainbat parte hartzaile batuz. Aire zabalean egin beharko dira lanak. Horixe da baldintza bakarra. Lanak 09:00etatik 10:00etara zigilatuko dituzte, antolatzaileek jakin eragin duten moduan. Udaletxean izango da hori. Bertan utzi beharko dira amaitutako lanak, 15:00ak baino lehenago.