Auzoetan postontziak jartzeko 9.000 euroko diru-laguntza jaso du Udalak Bizkaiko Foru Aldunditik. Datorren urteari begira jasotako laguntasuna da hori; beraz, udalbatzarrak 2009ko udal aurrekontuaren barruan horretarako diru-atala gordetzeko konpromisoa hartu du, datorren urtean postontziak jartzeko lanak aurrera eroan ahal izateko.
Mekoletan postontziak nahiko narriatuta daudela-eta, auzoko zenbaiten eskariei erantzun guran heldu zion gaiari Udalak urte hasieran, eta baserri aldeen garapenerako laguntzen barruan 13.000 euro eskatu. Zelan banatu edo non jarri aztertu eta lotzeko, auzokoekin batzeko asmoa agertu du Udalak.