Negua heldu aurretik izan gura dute prest Atzekolandetako zubi berria. Euria egiten duen bakoitzean urak hartzen du, eta horri aurre egiteko metro bat eskas altuagoa eta luzeagoa izango den zubi berriztatua egokituko dute. Horrez gainera, Udalak harri-lubeta berria jarriko du.
Horretarako, 70.000 euro erabiliko dituzte; Foru Aldunditik 68.000 euro jaso dituzte. Zubia Lurkoi enpresak jarriko du, eta obra zibilaz eta harri-lubetaz, Bycam enpresa arduratuko da.
Aldunditik beste 98.000 euro ere jaso dituzte, ustekabeen atalean; uholdeek, elurteek… eragindako kalteei aurre egiteko izan ohi da laguntza hori. Horren barruan, igerilekuetako teilatua konpontzeko ere jaso du Udalak inbertsio ia osoko laguntza: 30.000 euro.