Senideen eskaera jasoz

Anboto 2008ko ira. 23a, 10:34

Iñaki Pujanaren senideek eskatuta, “ardura” agertu du Udalak mozio batean, aho batez, herriko presoaren senide eta gertukoen egoera dela-eta. Ocaña-1 kartzelan (540 km) den Pujanaren lagun eta senideek astebarruan bakarrik dute vis a vis komunikaziorako baimena. “Astean zehar lan egiten duten senideen kasuan, baina, ezinezkoa da hara joatea”.

“Ez dago justifikazio ez legal ez bestelakorik Ocaña 1en bisiten araudia malgutasunez aplikatuz komunikazioak asteburuetan ez egiteko”, diotenez, eta kartzela politikak senide eta lagunak ez dituela “zigortu” behar aintzat hartuta, vis a visak asteburutan ere baimentzea eskatu dute, “pertsona orok preso den senidea ikusteko eskubidea” daukala-eta.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!