Ospitaleko lanak amaitzear

Anboto 2008ko irailaren 11

Hirigintza lan nagusiak uda aurretik amaitu ondoren, azken erremateekin dihardute Ospital kalean. Horretarako 740.000 euro inguruko inbertsioari egin behar izan dio aurre Udalak. Hala ere, diru-laguntzak izan dituzte.

Izan ere, bertako ur-hornikuntza sareko lanak sustatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, beste 49 egitasmorekin batera; guztiak ur-hornikuntza eta saneamenduan egindako lanak izan dira.

Ur-saneamendu sare osoa berriztatu du Udalak Ospital kalean, eta horretarako 240.000 euroko laguntza jaso du Aldundiko Ingurumen Sailaren eskutik. Udalak eskatutako laguntzaren %80 jaso du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!