San Martin ingurua konpondu guran

Anboto 2008ko ira. 4a, 14:30

San Martin ingurua egokitu eta konpontzeko egitasmoa lantzen dihardu Udalak. Orain arteko erabilera mantendu gura dute udal arduradunek, lekua atonduz eta apur bat handituz.

San Martin ingurua egokitu eta konpontzeko egitasmoa lantzen dihardu Udalak. Orain arteko erabilera mantendu gura dute udal arduradunek, lekua atonduz eta apur bat handituz.

Horretarako lur-trukea adostu dute alboan dagoen pinudiaren ugazabarekin. Datorren urteari begira jaso gura dute udal aurrekontuetan lanak aurrera ateratzeko diru-atala. Hala ere, diru-laguntzak eskatuko dituzte instituzioetan. Hala azaldu du Aritz Otxandiano alkateak.

Bestalde, Pasealekuko teilatua eta bolatokia konpontzeko bai Bizkaiko Diputazioan bai Jaurlaritzan eskatutako diru-laguntzak jasoko dituzten jakiteko zain dagoz udal arduradunak  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!