Urteroko zitari jarraituz, Gatzagarako ibilaldia egingo dute irailaren 8an Otxandion. Ohitura zahar horrek 150 urtetik gora ei dauka, eta osasunarekin lotutako kontuak ditu oinarrian. Antza denez, ur sufretsuak zeudela-eta joaten ziren bertara sasoi batean.
Goizeko 08:00etan herriko plazatik irtenda, Gatzagara 12:00etan heltzeko aurreikuspena egin dute, bertan ongietorria jasotzeko. Ondoren, bertan dagoen Dorletako baselizara abiatuko dira, eta ekitaldiari amaiera bazkari batekin emango diete.
Aurten astelehena izango da egun seinalatua, eta asteguna izan arren parte-hartze polita izango delakoan dagoz.