Hiru urtetik 12 urtera bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako udaleku irekiak izan dituzte uztailean Otxandion. Guraso Elkarteak antolatuta, aurten, denera, 74 ume eta gaztetxok parte hartu dute uztailaren 2an hasi eta 15era bitartean luzatu diren udalekuotan, eta begirale lanetan, berriz, urtean zehar eta Udalak antolatuta eskaintzen duten ludotekan dihardutenek jardun dute.
Makina bat ekitalditan parte hartzeko aukera izaten dute udaleku irekietan udako oporraldiak hasita aukera hori egiten duten herriko neska-mutikoek. Aste barruan egiten dituzte ekintzak, 10:00etatik 13:00etara. Era berean, Andresalandan urtean zehar egokitutako ludoteka ere erabiltzen dute.