Kaleak garbi mantentzeko bidean garbiketa makina erosiko du Udalak, zenbateko maiztasunarekin garbitu beharko litzakeen herriko leku bakoitza zehazteko dagoen arren. Hala ere, “hasierako astinaldi baten beharra” zegoela-eta, auzolana egin da aurretik.Berdeguneen azterketa ere egin du Udalak, eta bakoitzak zer izaera izan behar duen zehaztu: belartza, lorategia, arbolak egon behar duten lekua… Ildo horretan, “azken aldian berdeguneak asko hasi direla ikusita”, denen mantenua zer mailan eroan behar duen Udalak eta enpresa batek arduratu behar ote luken aztertzen dihardute. Azkenik, mantenu urbanistikoari dagokionez —kale, espaloi, jarleku, paperontziak…— kontratatzeko prozesuan, kontratatu duten arkitekto berriaren laguntza izango du Udalak.