Herriko kaleak garbitzera deitu dute

Anboto 2008ko uzt. 3a, 14:05

Herriaren garbiketa hobetu guran, auzolanera deitu dituzte herritarrak zapatu honetarako, uztailaren 5erako.

Herriaren garbiketa hobetu guran, auzolanera deitu dituzte herritarrak zapatu honetarako, uztailaren 5erako.

Kontseilupean egin dute hitzordua 09:00etan, eta 12:00ak bitartean jardungo dute, “herriaren itxura estetikoa aldatzeko”. Ondoren mokadua izango dute. Aitzurra eta pala eroan behar dute herritarrek.

Herriko kaleak garbi mantentzeko bidean, garbiketa makina bat ere erosiko du Udalak. Hala ere, zehazteko dago kaleak zer maiztasunarekin garbituko dituzten. Aurretik, baina, “hasierako astinaldi baten beharra ikusita”, auzolana egitea egoki jo du Udalak. Herritarrak parte hartzera deitu dituzte udal ordezkariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!