Plaza guztiz bete egin zen Sabadelletik etorritakoen giza gaztelua ikusteko

Anboto 2008ko eka. 24a, 13:51

Plaza nagusia bete egin zen Castellers de Sabadellen eskutik osotutako giza gazteluaren erakustaldia ikusteko. Kultura elkartrukea egin dute asteburuan herri biek, Otxandiok eta Sabadellek (Katalunia), eta, denera, 130 lagun etorri dira Sabadell herritik.

gizagazteuaotxandio.jpgGiza gazteluaren erakustaldia hasi aurretik, txalaparta eta bertsolariak izan ziren, eta Otxandioko Urduri dantza taldeak eskaini zuen saioa. Era berean, kalejira egin zuten Otxandioko trikitilariek eta Kataluniako dultzainero eta danbor-joleek. Ikurrina eta Estel.lada igoaz eta aurreskuarekin egin zieten harrera herriko agintariek Sabadelletik etorritako lagunei.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!