Arkitekto berria hartuko dute Plan Estrategikoa garatzeko

Anboto 2008ko eka. 24a, 13:49

Arkitekto berria kontratatzeko baldintza-orria onartu du udalbatzarrak. Astean 30 ordu egin ditzan gura dute udal arduradunek, eta horretarako 53.000 euro bideratuko dituzte. Orain arte, Udalean izan dute arkitekto bat, baina bost ordura. “Beharrezko” jo dute arkitektoa hartzea Otxandioko Plan Estrategikoa landu eta garatu ahal izateko.

Iaz onartutako Tokiko Agenda 21a ez eze, hainbat esparru batzen dituen plangintza “anbiziosoa” da Plan Estrategikoa, alkate Aritz Otxandianoren berbetan, “hirigintzak ere berezko garrantzia hartuz”. Horren aurrean, zerbitzua modura atera dute lanpostua, urtebetean proba egiteko: “Zer behar dugun ikusi gura dugu, asmoa lan-taldea batzea da-eta”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!