UEMAko ordezkari bi izendatu dituzte

Anboto 2008ko eka. 23a, 13:47

UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kide ofiziala da dagoeneko Otxandio. Horren haritik, ordezkari bi izendatu behar izan ditu udalbatzarrak. Aritz Otxandiano alkateak eta Idurre Alonso euskara batzordeburuak hartuko dute ardura hori.

Aho batez onartu zuen udalbatzarrak ordezkari bion izendapena.

Azpeitian ospatutako UEMA egunean izendatu zuten kide ofizial Otxandio, Atxondo eta Mallabiarekin batera, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!