Kultura trukea egingo dute Kataluniarekin

Anboto 2008ko eka. 19a, 16:23

Katalunia eta Euskal Herriaren arteko “idiosinkrasia” eta “kultura aberastasuna” lau haizetara zabaldu guran, kultura-trukea antolatu dute Udalak eta Santa Maña kultur elkarteak elkarlanean, Kataluniako Sabadell herriarekin.

Katalunia eta Euskal Herriaren arteko “idiosinkrasia” eta “kultura aberastasuna” lau haizetara zabaldu guran, kultura-trukea antolatu dute Udalak eta Santa Maña kultur elkarteak elkarlanean, Kataluniako Sabadell herriarekin.

Domekan, 14:30ean, harrera egingo die agintariek, Ikurrina eta Estel.ladaren igoerarekin, Sabadelletik etorriko diren 130 lagunei; aurreskua ere eskainiko die. Martitzenera arte izango dira Otxandion katalanak, herritarren etxeetan ostatu hartuz.

Denetariko adinak batzen dituen taldea etorriko da Sabadell-etik eta guztientzako egitaraua da osotutakoa. Domekan, harrera egin eta gero, 18:00etan, Otxandioko trikitilariekin eta Kataluniako danborrari eta dultzaineroekin kalejira egingo dute herrian zehar. Jarraian, txalaparta saioa, bertsoak eta Urduri dantza taldearen ekitaldia eskainiko dute.

Giza-gaztelua

Castellers de Sabadellen eskutik giza-gazteluaren erakustaldia hasiko da 19:00etan.

San Joan bezperan ere izango da ekitaldirik. Haurrentzako jolasak izango dira, batetik, 10:00etan, eta, bestetik, helduei begirako irteerak. Nebera bisitatuko dute, Urkiolako hiru kurutzetako balkoia eta Rochman koop. lantegia ez eze. Idiazabalgo gazta zelan egiten den ikusteko bisitak ere egingo dira hainbat baserrira.

Pilota partiduak hasiko dira 17:00etan, eta 21:00etan kalejira dultzainero eta giza-gazteluen erakustaldiekin. Forques de Can Deu-ren eskutik su artifizialen erakustaldia ere egingo dute, txistularien eta auzoetan isiotuko diren suen laguntzarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!