Administrazio orokorrerako teknikari bat kontratatuko du Udalak, “lan zama garrantzitsuari errefortsua” eman guran. Urtebeterako behin behineko kontratazioa izango da.
Izan ere, azaldu dutenez, dagoneko onartutako Tokiko Agenda 21an jasotako ekintza eta helburuak ez eze lanpostu zerrenda ere batuko da landutako Otxandioko Plan Estrategikoan, eta, bertan zehaztuko da udaletxearen organigrama. Alde egin du EAJk ere zalantzan agertu arren.