Musika aukera zabala Mekoletan

Anboto 2008ko eka. 5a, 11:47

Otxandioko Mekoleta auzoan jai giroan sartuko dira gaur. San Bernabe jaiak dituzte egunotan, Arkotxe kultur elkarteak antolatuta. Mekoletakoek 21:00etan egin dute jaiei hasiera emateko hitzordua, gaur. Ondoren, rock kontzertua izango da Arkotxen: Ihesbide, Halbstarke eta DJ Rokkok berotuko dute gaua.

Ekitaldirik gehienak biharko utzi dituzte Mekoletakoek. Urduri dantza taldeak eskainiko du saioa 17:30ean, eta 18:30ean umeentzako jolasak hasiko dituzte. Mikel Urdangarinen kontzertu akustikoa hasiko da 19:30ean. Ondoren, auzokoen euren txanda izango da. Herriko kantak abestuko dituzte bertaratuko direnek.

‘Bertso baserri bira’ egiteko elkartuko dira afalostean. Hitzordua 23:30ean egin dute. Ondoren, berriz, kontzertua hasiko dute Petti musikariak eta Potato Free-To musika taldeak. DJ Armandoren txanda izango da ondoren.
Horiexek Arkotxek asteburuari begira eratutako ekitaldiak.

Hala ere, San Bernabe eguna ere ospatu ohi dute Mekoletan, ekainaren 11n. Ohiturari eutsiz, meza eta luntxa izango dira eguaztenean 13:00ean, eta 17:30ean mus eta briska txapelketak hasiko dituzte. Udaleko Kultura Batzordearen 3.000 euroko laguntza izan dute jaiak antolatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!