Internet Egunaren haritik, Bizkaian teknologi berrien erabilerarako dinamizazio zerbitzuak eratu duen Ginkana Birtualean parte hartu du Otxandiok ere. Gazteei begirako ekimena astelehenean jarri zuten martxan eta zapatura arte, maiatzaren 17ra arte iraungo du.
Proposatutako 18 pistak argitu eta zehaztutako egunetan bidaltzen dituzten lehenengo hogei parte-hartzaileek MP3 bat lortuko dute opari moduan.
“Internetaren erabilera lan tresna moduan zabaltzea du helburu ekimenak, eta sareak eskura jartzen dituen baliabide guztiez jabetzea. Helburu didaktiko eta ludikoa da”, jakin eragin dutenez. Guztira, 18 udalerrik parte hartu dute eta bakoitzeko web orriak erabili dituzte jokoaren pistak zabaltzeko.
Asmakizunak eta konpondu beharreko probek internetak eskura jarritako baliabideak erabiltzera behartzen dute parte- hartzailea. Lehenengo pistak eroan gaituen herrira heldu eta gero, ginkanarekin zerikusia daukan irudi bat topatuko du parte-hartzaileak, 2. pista bat ez eze. Horrela jarraituko du ginkanak 18 herriak igaro arte. Ezinezkoa izango da pistarik salto egitea.