Herriko igerilekuen kudeaketan jarraituko du hurrengo hiru urteetan be lan horretan jardun duen herriko enpresak.
Igerilekuen garbiketa zerbitzua, azpiegiturak zaintzea eta mantentzea, eta, sorospen zerbitzua eskainiko dituzte. Ardura horixe eman dio udalbatzarrak. Horrezaz gainera, autokontrolerako plana exekutatu beharko dute enpresako arduradunek, eta igerilekuetako tabernaren gestioa eroan. Halaxe batzen du Udalak prestatutako baldintza orriak. Eskaintza ekonomiko bakarra jaso zuten eta horrexeri ematea egoki jo dute.
Udalak 38.000 euro inguruko aurrekontua bideratuko du horretara. Mainondo igerilekuak datorren ekainaren 15ean zabalduko dituzte, eta irailaren 15era bitartean mantenduko dituzte zabalik.