Ospital kaleko azken beharrak hasita daude

Anboto 2008ko api. 30a, 14:33

Ospital kalea Alde Zaharrarekin lotu eta hirigintza obrei azkena emateko lanak hasita daude dagoeneko eta, zati handiena behintzat, uztailerako, Santamaña jaietarako aurreikusi dute gertu egotea.

Ospital kalea Alde Zaharrarekin lotu eta hirigintza obrei azkena emateko lanak hasita daude dagoeneko eta, zati handiena behintzat, uztailerako, Santamaña jaietarako aurreikusi dute gertu egotea.

Hala adierazi du Aritz Otxandiano alkateak. Alde Zaharra oinezkoentzat jartzeko lanak eroan dituen enpresa berari, Bycam enpresari, eman dizkie lanak Udalak eta 250.000 euroko inbertsioa eskatuko dute.

Hilabete inguru da Ospital kalea, hirigintza lanak amaituta, noranzko bietan zabaldu zela —Bycam arduratu zen lan horietaz ere, 770.000 euroko aurrekontuarekin— , eta orain Alde Zaharrarekin lotzearekin batera lan horiei azkena ematea geratzen da.

Uribarrena Alde Zaharreko oinezko gunearekin  lotzen den lekutik Atzekolandetarako bideraino egokituko dute, batetik; bestetik, Uribarrena bertatik Arrabalerako zubiraino ere konponduko dute. Zintarriak ere jarriko dituzte, Otxandianok argitu duen moduan. Berdin egingo dute Urigoiena kaletik Elizabarriko biribilguneraino —aparkalekuak ere egokituko dituzte bertan—, eta Mañerrota kalea asfaltatu egingo dute. Ospital kaleko autobus geltokitik igerilekuetarainoko tartean ere egingo dituzte hirigintza beharrak; Ospital kaleko alde banatan autobus geltoki berri bana jarriko da.

Lan horiek amaituta, guztiz amaituta izango dira Ospital kaleko hirigintza beharrak. Udal arduradunek uztailerako itxaroten dute lanak amaitzea, aitatu dugun moduan. Iazko urrian hasi zituzten hirigintza beharrok. Alde Zaharra oinezkoentzako jarrita dago, berriz, iaztik.

Arauen berrikustea

Bestalde, arau subsidiarioen berrikuspenari dagokionez, maiatzean egin gura dute behin-behineko onarpena udalbatzarrean. Bizkaiko Foru Aldundira eta Eusko Jaurlaritzara bideratuko dituzte, ondoren. Egonez gero, zuzenketak egin  eta behin betiko onartuko luke Udal Planeamendu Orokorra Udalak.    

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!