Haurtzaindegirako energia berriztagarriak aztergai

Anboto 2008ko api. 23a, 15:03

Energia berriztagarriak erabiliko ditu Udalak Mainondon aurreikusi duen haurtzaindegi publikoan. Izan ere, energia geotermikoa edo peletagrekin konbinatuta erabili aztertuko du Euskal Energiaren Erakundeak (EEE).

Lurrazpia zelako berotasun eroalea den aztertuko dute horretarako, Aritz Otxandiano alkateak azaldu deuskunez.

Lurrazpian jarritako sonda batzuen bitartez lurrak emandako berotasuna erabiltzea du oinarri energia geotermikoak. Hala ere, hori peletarekin bateratzea ere badago energia sortzeko, alkateak azaldu duenez. Peletak zerrautsarekin osatutako bola konpaktuak dira. Erregai lez erabiltzen dira horretarako prestatutako galdaratan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!