Eguraldia lagun izan zuten zapatuan Otxandion, Udaberri Jaian. Ume zen heldu, antolatutako ekitaldietan parte hartzera hurreratu ziren, jai giroa sortuz.
Enparantza Nagusian ‘Euskaraguneak’ sortu zituzten, besteak beste, etxeko gaztetxoenei begira jolasak ere proposatuz. Gaztetxean herri-bazkaria antolatu zuten eta gauean Gozategi eta Akerbeltz taldeen eskutik etorri zen dantzaldia.