Mola jeneralaren soldaduak 1937ko apirilaren 4an sartu ziren Otxandion. Errepublikarrek ahal izan zuten beste eutsi eutsien erasoari, frontea jausi zen arte. Orduantxe hasi zen 40 urte iraun zuen diktadura. Ordutik 71 urte beteko dira barikuan. Otxandioko frontean 450 gudari hil ziren eta guztiak ekarriko ditu gogora herriak asteburuan, Andikona 1936 lan taldearen ekimenez.1936ko uztailaren 14an hasi zen Gerra Zibila. Otxandio Santa Marina jaiak ospatzen zebilen Hego Euskal Herriko eta Espainiako hiriburu askotan armada altxatu zelako albistea jakin zutenean, tartean Gasteizen eta Iruñean, uztailaren 18an. Lau egunera herria txikitu zuen erasoa jasan zuen Otxandiok. Euskal Herrian lehenengo bonbardaketa izan zen, 50 hildakotik gora eraginez. Andikona plazan jausi ziren bonba gehienak eta zibilak izan ziren kaltetuak.
Horrela gerra-toki bihurtu zen Otxandio: Legutio aldean ziren matxinatuak eta errepublikaren aldekoak herrian. Frontea hantxe geratu zen. Horrela batzen da Jon Irazabalek idatzitako
Otxandio gerra zibilean (1936-37) liburuan.
Omenaldia, domekan
Andikona plazan bonbardaketa gogoratzen du, urtero, Otxandiok uztailaren 22an. Aurten, berriz, frontean hildako gudariak ere omendu gura izan dituzte lehenengoz. Horren haritik ekitaldi sorta eratu dute asteburuari begira. Aprilaren 4an, barikuan,
Tras un largo silencio (Sabin Egileor) dokumentala eskainiko dute Kultur Etxean, 19:00etan. Domekan, berriz, gomuta ekitaldia izango da kontseilupean, 13:30ean. Ekitaldian Eduardo Renobales historialariak parte hartuko du, eta gudariei omenaldia eskaini ondoren Fermin Balenziaren kantak abestuko dira eta bideo laburra eskainiko da.