Udalerri euskaldunetan (euskaldunak %70etik gora) herritarrek egindako bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua, euskaraz izan dadin bideak urratzea du helburu UEMAk, eta udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea.

Udalarekiko hartu-emanetan zein hizkuntza erabili gura duten galdetuko die Udalak herritarrei.
Gune euskaldunetan euskararen erabilera arlo sozial guztietara zabaltzea eta udal euskaldun guztiekin euskara nagusi izango den lur-gunea antolatu guran sortu zen, 1988an, Udalerri Euskaldunen Mugimendua, Euskal Herrian Euskarazen (EHE) ekimenari erantzunez hainbat udalek Euskararen Erabilera Normaltzeko Udal Arautegia onartuta.
Bertako administrazioetan eta udalerrietan euskaraz bizitzeko bitartekoak jartzeko asmoz eman zuten pauso hori. Mankomunitatea, berriz, 1991n osatu zuten, udalen arteko ekimen horri gorputza eta izaera juridikoa emanez. Epaitegi Gorenak ez legezkotzat jo zituen artikulu batzuk aldatu zituzten estatutuetan 1995ean, baina UEMAren funtzionamendua ez da aldatu. 2000. urtean lankidetza-hitzarmena sinatu zuen UEMAk eta Euskal Konfederazioak.